Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei ‘Maite Zaitut!’ erraldoia esateko jaialdia antolatu dute maiatzaren 3rako, Bizkaia Arena-BEC!en.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, auzolan erraldoi horretarako boluntarioak behar dituzte. Beraz, jaialdi erraldoi honetan bere aletxoa jarri nahi duenak harremanak@nikeremaitezaitut.eus helbidera idatzita eman dezake izena.
Boluntarioek maiatzaren 3an 14:30ean egon beharko dute BEC-en. 16 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta egon beharko dute.