Eskerrik asko azoka solidarioan parte hartu duzuen guztioi!

Apirilaren 4an azoka solidarioa ospatu genuen Ikastolan, eta azoka arrakastatsua izan zen. Eguraldia lagun 1.523,40 euro batu genituen SMH gobernuz kanpoko erakundea laguntzeko.

Zoriontzekoak dira Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek izan zuten jarrera eta baita bertaratu ziren pertsonek azokan salgai zeuden objektuak, pultserak eta jan-edanak erosteko izan zutena ere.

LH6ko irakasle taldeak eskerrak eman dizkie azokan parte hartu zuten guztiei. Mila esker!