Kurutziagako irakasleok IHMO lanketaren bigarren saioan

Kurutziagako irakasleok IHMO ( Ikastolon Hezkuntza Marko Orokorra) lanketaren baitan kokatzen den prestakuntza egin dugu asteon. Saio honetan pertsona ereduan sakontzen aritu gara. Talde bezala nola gauden aztertu dugu. Era berean, gure indargune eta ahuleziez aritu gara.

Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra gure hezkuntza ulertzeko eta garatzeko elementuak barne hartzen dituen egitura da. Helburua ikasleei pertsona-eredu bat garatzen laguntzea da, eta horretarako, hezkuntza-ildoak, printzipio psikopedagogikoak eta curriculuma biltzen ditu bere baitan.