[ARGAZKI GALERIA] DBH1 eta DBH2: Sokatira

Aste honetan sokatira saioak egin ditugu DBH 1. eta 2. mailako ikasleekin. Gelan sokatirari buruzko azalpenak jaso dituzte saio batean, eta bestean sokatiran aritu dira. Sokatiraren berri emateko eta saioak gidatzeko Abadiñoko sokatira taldetik Ane eta Martxel etorri dira. Bizkaiko Federaziotik Bingen aritu da. Asko ikasi dugu. Eskerrik asko!