Alpinorekin eskalatzera: 12-17 urteko gazteei zuzenduta

Apirilak 6

Adina

12-17 urte bitartekoentzat

Plaza kopurua

16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)

Izen-ematea

Aldez aurretik: https://labur.eus/atxarte-ins

Aurrez-aurre: Martxoak 20, 19:00etatik 19:30etara. Jarraian, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.

 

Irteera

Olleria kaleko bus geltokian (Landakoko Anbulategiaren parean), 9:00etan

Eraman beharrekoa

  • Mendira egunpasa eramaten dugu berdina (jatekoa, fruta, ura, txaketa bat…)

Prezioa

  • 20€ bazkideak
  • 50€ bazkideak ez direnak

 

Durangotik oso gertu daukagun Atxarte eskalada eskolara abiatuko gara goizeko 9:00etan. Han segurtasunez eskalatzen eta rapeletan arituko gara, bakoitza bere mailarekin eta Andoni eta Pumu giden laguntzarekin.