Berdintasunaren lanketan, LHn genero-rolak eta genero-estereotipoak landu eta ondoren etxeko zaintza-lanak ikusaraziko ditugu. Horretarako LHko ikasleek astebetez etxeko lanak egiten arituko dira etxeetan eta bertan izandako bizipenen inguruan arituko gara geletan, kontzientzia pertsonal zein kolektiboa lantzeko asmoarekin. Kalera ere irten gara abesti baten bidez gure aldarrikapena plazaratzera.