Karrika eta Gorakada asteburuan San Agustinen

Hitzordu bikoitza dugu asteburuan San Agustin kultur gunean. Karrika eta Gorakada taldeek antzezlan bana taularatuko dute Durangon. Animatu eta joan ikustera!

HURRENGO GELTOKIA

KARRIKA ANTZERKI TALDEA
Larunbata, OTSAILAK 22,  19:00etan
35  min. 4 € (3 € bazkideak)

ZUZENDARITZA: Patricia Urrutia
AKTOREAK:
Julen Bordes Argoitia
Maite Lopez Zabala
Naiara Lopez Zabala
Gorka Madrazo Ortuzar
Garazi Magunagoitia Bereziartua
Maialen Magunagoitia Bereziartua

“Karrika Antzerki taldeak bere opera magna izango den ikuskizun definitiboaren working progress-a aurkeztuko du.

Tentuz, mimoz, astiro-astiro dabiltza lanean jo ta fuego. Euren barruak oholtza gainean azalaratu eta euren kezka eta desira intimoenak, ezkutuan dauden horiek kaleratzeko.  Ez galdu trena! Mundiala izango da! Erraldoia!”

 

MOKO
Indalecio Bizkarrondo – BILINTX
GORAKADA TEATROA
igandea, OTSAILAK 23 , 18:00etan
55 min. 4€ /3 €, bazkideak
+ 6 URTE. EUSKARAZ

Jatorrizko ideia: Alex Diaz, Fran Lasuen.
Egilea: Patxo Telleria.
Antzezleak: Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo, Maren Basterretxea.
Zuzendaria: Alex Diaz.
Kanpo begirada: Jokin Oregi, Juanjo Herrero.
Musika sorkuntza: Fran Lasuen.

Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, sugandilak, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen.

Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, MOKO deitzen zioten denek. Mokok ume bat gehiago izan nahi zuen, lagunak eduki, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuen horretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikusten zituen hitzak, ehizatu eta bertso bihurtzen zituen.

Horri esker, gainerakoek, begiratzen zutenean, ez zuten munstro desitxuratu bat ikusten, baizik eta arima ederreko poeta bat.

Ume hori heldu egin zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.