Euskaraldiko materiala salgai. Egin ezazu zure eskaera!

Maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten Euskaraldia. Euskal Herri osoan ahobiziek beraien mingainak euskaraz dantzan jarriko dituzte,  belarriprestek euskarari bidea egiteko eta errazteko prest izango ditugu 10 egunez eta gehiago.

Ordura arte, maiatzeko ariketa prestatzeko lanetan arituko dira Euskal Herrian zehar hainbat eta hainbat euskaltzale. Durangon ere martxan da batzordea eta otsailaren 20an egingo da San Agustinen aurkezpena.

Girotze-lanean hasteko, ikastolan salgai ditugu Euskaraldiko hainbat material. Beraz, ez galdu aukera eta egin zure eskaria berandu baino lehen.

 

EUSKARALDIKO MATERIALA ESKATZEKO GALDETEGIA