Olatu berri baten beharra: euskararen egoerari buruzko hausnarketa

Astelehenean, Kurutziaga ikastolako klaustroa euskararen egoerari buruzko hausnarketa lanetan aritu zen. Iñaki Iurrebaso soziologoaren euskararen egoerari buruzko ikuspegi berritua ezagutu ostean, Iurrebasok Ikastolen Elkarteari urrian luzatu zizkion galderen inguruan aritu ziren hiru etapetako irakasleak.

Euskararen egoerari buruzko ikuspegi berrituak orain arte erakutsi zaigun ikuspegiak adierazten zuen ideia irauliz, besteak beste, hurrengo lerroburuak ekarri dizkigu:

    • Hizkuntz-gaitasuna dugu ahulgune garrantzitsua.
    • Asko erabiltzen da euskara dagoen hizkuntza-gaitasunerako.
    • Hizkuntzarekiko jarrera eta motibazioa dira gure indargune nagusiak
    • Indartsuagoa da erdalduntzea euskalduntzea baino: Euskal Herrian bizitzeak bataz beste erdaldundu egiten du.
  • Euskararen aldeko olatu berri baten beharra daukagu.

Ikastolak egin dezakeen horretaz hausnartu zuten irakasleek, eta ideia interesgarri asko atera ziren asteleheneko saioan. Ondorio argia atera zen: kezkatzen gaitu gure hizkuntzaren egoerak eta lanean jarraitzeko prest gaude, denon artean egingo dugu!