Kurutziaga Ikastolako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sailetik, ikasle ohiei jakinaraziko diegu gure ikastetxean zehar ikasitako epean izan zituzten posta elektronikoen eguneraketa garrantzitsu bat egin beharrean gaudela. Datuak kudeatzeko eta baliabide digitalak erabiltzeko google-en politika aldaketen ondorioz, ikastolako ikasle ohien posta elektronikoen kontu guztiak hurrengo hamabost egunetan kenduko dira. Ikasle horiek email bat jasoko dute erabaki honen berri izan dezaten, eta bertan dituzten datuak transferitu nahiko balituzkete jarraibide guztiak emateko.
Era berean, ikasle horien datu base bat sortzeko galdetegia ere bidaliko diegu. Hartara, ikastolatik irtenda ere, gure komunitateagaz lotura mantentzen jarraitzea nahiko genuke.