Datorren Ibilaldiaren lekukoa EGUZKIBEGI IKASTOLAri dagokio, beraz 2025eko maiatzaren 25ean Galdakaora hurbilduko gara denok. Dakizuenez, Ibilaldia Bizkaiko ikastola guztioi dagokigu. Gure nortasun-ikurraren eta filosofiaren parte delakoan, ikastola guztion ardura da Ibilaldi bakoitzean parte hartzea eta laguntzea.
Hori dela eta, Kurutziaga Ikastolatik ere lagundu nahi duguz, jakinarazi nahi dizuegu, otsailaren 7an 16:00etatik aurrera, EGUZKIBEGI IKASTOLAko boluntarioak gure ikastolara hurbilduko direla 2025eko Ibilaldiko arropa eta materiala gurean saltzera.
Materialaren salmenta bezalako ekitaldiak oso lagungarriak dira Ibilaldiaren antolakuntzan eta kudeaketan. Ondorioz, gonbidatzen zaituztegu gertura zaitezten. Laguntza oro ongietorria izango da.