Joan zen barikuan, azaroaren 22an, LH2. mailakook eta azkenean eguraldia gure alde izan
genuelarik, Basondora egindako irteeraz gozatu ahal izan genuen. Bertan zaintzen dituzten
animaliak bertatik bertara behatu eta ezagutzeko aukera izan genuen. Bisita gidatuaren
ostean, Kortezubiko frontoian bazkaldu eta jolastu ostean, ikastolara itzuli ginen primeran
eguna igarota.