Bigarren eskuko azoka ikasbidaiarako dirua batzeko

Kurutziaga ikastolako 4.DBHko ikasleen ikasbidaiarako diru bilketarako bigarren eskuko azoka antolatuko dute Andra Mariko elizpean, abenduaren 7an, larunbata, 14:30etik 19:30era.

Antolatzaileen azokaren berri eman dute: “Ideia honen jatorria ekonomia zirkularra sustatzea da eta horrela gure planeta salbatzeko gure aletxoa jartzea. Horretarako bigarren eskuko azoka bat egingo dugu. Liburuak, jostailuak eta zenbait kirol material prezio ezin hobean saltzen egongo dira, guzti horiei bigarren bizitza bat emateko esperantzarekin. Bererabilpena da gure apustua eta han izango gaituzue prest”.