Nafarroa Oinez 2024a Zangozan: autobusa Durangotik

Datorren urriaren 20an Zangozan izango da Piztu! lelopean antolatutako Nafarroa Oinez, Nafarroako ikastolen alde egiten den urteroko jaia. Jakina denez, Nafarroako hainbat eremutan euskarazko hezkuntza eta ikastolek bultzada berezia behar dute, eta horregatik garrantzitsua da Euskal Herri osotik ahalik eta euskaltzale eta ikastolatako kide gehien bertaratzea.

Aurten autobusa antolatuko dugu bertara joan ahal izateko Durangoko Kurutziaga ikastolatik. Durangotik Zangozara joateko aukera erraztu nahi dugu. Horretarako, Gernikako Seber Altube ikastola, Andramari Zornotzako ikastola eta Ibaizabal ikastolarekin elkarlanean autobusak antolatuko ditugu. Autobusek beraz, Gernika, Zornotza eta Durangon geldialdia egin ondoren, Zangozara abiatuko dira eta arratsaldean berriro ere jatorriko hiru herrietara itzuliko dira.

Autobuseko txartelak 12 €tan eskuratu ahal izango dira. Izen-ematea ondoko galdetegia beteta egin ahal izango duzue eta galdetegian bertan zehazten den modura, ordainketa transferentzia bidez edo ikastolako harreran egin ahal izango duzue.

Ez dezagun galdu Nafarroan egun eder bat igaroz Nafarroako ikastolak, lurraldeko euskarazko hezkuntza eta bertoko euskaldunak babesteko aukera!

Urriaren 20an, danok Zangozara! Piztu!

Galdetegia: https://labur.eus/oinez24-gzd