DBH: jardun jarraia beste aste betez

Kaixo, familia hori:

Idatzi honekin jakinarazten dizuegu obrak direla eta DBHko jardun jarraia beste aste betez luzatuko dugula, hau da, irailaren 16tik 20ra bitartean ikasleen jarduna 8:45-14:45 bitartekoa izango dela.

Obra bukatzeko langileek behar duten espazioa  libre uzteko  ordutegia nahitanahiez moldatu beharra daukagu.  Ez da eskola ordurik galduko eta zerbitzuak orain arte bezala mantenduko dira.

Milesker eta barkatu eragozpenak.