Badator opor sasoia, atsedenerako eta gozamenerako sasoia! Denbora tarte luze batean, gure bizitzak ikastolako errutinatik aldendu eta bestelako kontuetan arituko gara.
Eta eten hau ez dadin izan euskararekiko etena, etapaka eta adinka antolaturiko euskarazko baliabide-bilduma jarri nahi dugu zuen eskura (euskarria sakelekoetan, tabletean edo ordenagailuan erabili ahal izateko prestatuta dago). Klik batean kantak, jolasak, asmakizunak, filmak, ipuinak… denetarik aurkituko duzue bertan.
Uda honetan, Durangon edo goazen lekura goazela, jarrai dezagun euskaraz gozatzen!
HizPro taldea