Obren eragina ikastolako sarrera eta irteeretan

Jakingo duzuen moduan, ikastolan obrak hasiko ditugu laster eta horrek eragina izango du hemendik aurrera martxan egongo diren zerbitzuetan.

Hona hemen sarrera-irteeren antolaketa:

  • Zirimola, Enjoy English eta Kirol udalekuen sarrera guztiak frontoitik egingo ditugu.
  • HH0 eta HH1 betiko lekutik, sarrera irteerak mantendu egingo dira.
  • HH2 urte ate urdinetik.

Karroak jantoki aurreko plazan egokituko dugun gunean utzi ahal izango dira. Obrak iraun bitartean ez da karroentzako aterperik egongo (argazkia).

Aste hauetan obrek sortuko dituzten eragozpenak ulertuko dituzuelakoan gaude. Era berean, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu egoera ulertzeagatik.