Ekimaker proiektua aurkeztu dugu

EKIMAKER proiektuari irailean eman genion hasiera Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek egindako beraien ametsetako makinen marrazkiekin.
Marrazki horietatik 3 aukeratu eta DBH3ko ikasleek hauen maketak egin zituzten lehen hiruhilabetean, eta abenduan txikiei efa Iurretako Lanbide Heziketako istitutuko ikasleei aurkeztu zieten. Hiru maketa aukeratu genituen eta Iurretara eraman zituzten prototipoa egiteko enkarguarekin. MUSIK(HEGO) prototipoa egin dute eta hori da Iurretako lagunek joan zen barikuan arkeztu zigutena. Mugikor bidez guk geuk sortutako zerrendatik aukeratutako musika jartzen duen gailua sortu dute eta gainera, janaria banatzen duena. Aurkezpen arrakastatsuaren ostean, denok poz-pozik gelditu ginen. Eskerrik asko Iurreta Lanbide Heziketako lagunei egindako lanarengatik!