Ekainaren 5ean egindako Batzar Nagusiaren laburpena

Kaixo Kurutziaga Ikastolako Bazkide Agurgarriak,

Hemen duzue 2024ko ekainaren 5ean egin genuen Batzar Nagusiko laburpen txiki bat, egunean etorri ezin izan zineten bazkideentzako informazio gisa. Bilerara bazkideen presentzia %10 izan zen. Guztira, bertaratutako eta boto delegatuaren bitartez, 70 bazkidek eman zuten botoa

1. Artezkaritza Batzordeko Hautaketak:

    • Joseba Azkarraga Etxagibel eta Jokin Gaztañazatorre Celaya sartu dira Artezkaritzako kide lez, Gontzal Uriarte eta Laura Biritxinaga ordezkatuz.
  1. Zaintza Batzordeko Hautaketak:
    • Libe Etxeita Agirre, Amaia Zuazo eta Naia Olea sartu dira Zaintza Batzordeko kide lez, Maite Santiago eta Libe Alzola ordezkatuz.
  2. 2024-2025 Ikasturteko Ekarpenen eta Kuoten Proposamena:
    • Ikasturteko ekarpen eta kuoten eguneratzea proposatu zen, finantzaketa eta kostuen egokitzapenak barne hartuta eta begindako bozketan Bazkideen onarpena jaso zuen Artezkaritzak eginiko proposamenak.
  3. Informazio Orokorraren atalean hiru puntu landu ziren:
    • Obrak: DBHko 1 eta 2 mailen gunea egokituko da. Espazio egokitzeak etorkizuneko ereduei erantzungo die. Honekin batera Haur Hezkuntzako sarrera eta aterpea egokitu nahi da eta azkenik, frontoiko lurra konpondu. 2024ko irailera arteko obrak burutu beharko dira kooperatibentzako laguntzak jasotzeko.
    • Ikastolen elkarteko VII Batzarraren inguruko informazioa luzatu zen. Prozesuan berri emanez eta egindako lanaren berri emonaz ere.
    • IKTak: Zuzendari pedagogikoak Digitalizazio planaren inguruko informazioa eman zuen eta horrekin batera ikasturte honetan nerabeek mugikorren erabilera osasungarriaren inguruko formakuntzaren berri ere eman zuen Ikastolako presidenteak.
  4. Galdera-Erreguak:
    • Saioan zehar bazkideek euren galderak eta kezkak aurkezteko aukera izan zuten, eta zuzendaritzak horiei erantzun zien. Eztabaida luze eta interesgarriak sortu ziren batez ere teknologia berrien inguruan.

Garrantzitsua da gure ikastolak aurre egingo dizkion erronkei buruz informatuta egotea, eta zuen parte-hartze aktiboa eta iritziak funtsezkoak dira gure etorkizuneko planak arrakastatsuak izan daitezen. Hurrengo batzarretan zuen partaidetza espero dugu.

Eskerrik asko zuen arreta eta konpromisoagatik.

Zintzotasunez,