LH 4: ‘Stop bullying’ antzezlana

LH4. mailako neska talde batek  ‘Stop bullying’ izeneko antzerkia egin du. Gidoia sortu, entseatu, LHko ikasle guztiak gonbidatzeko kartelak sortu eta azkenik emanaldi eguna!
 Honela jasotzen dute haien antzerkian, ikusleak kontzientziatzeko asmoz:  “Imajina ezazu une batez zu zarela jazarria izaten ari dena. Nola sentituko zinateke? Triste, beldurtuta, bakarrik… Bullyingak gorputzetik haratago zauritzen du, sufritzen duenaren ariman sartzen da. Hitz mingarriek, keinu krudelek, begirada isekariek… ekintza horiek guztiek botere suntsitzailea dute. Norbait txiki sentiaraz dezakete, ezdeus, ezer balio ez balu bezala. Eta hori ez dago ondo. Ekintza bakoitzak, hitz bakoitzak balioa du. Eta ekintza on txiki batek norbaiten bizitzaren desberdintasuna markatu dezake. Beraz, izan gaitezen ausartak, izan gaitezen errukiorrak, eta eraiki dezagun mundu bat errespetua eta adeitasuna nagusi izango dituena”.