LH 2: Urkiolara irteera

Kaixo familia:

Ekainaren 7an, ostirala, Urkiolara egingo dugu osteratxoa.

Egun osoko irteera izango da, beraz, goizean irten eta arratsaldeko 16:30tarako ikastolan bueltan izango gara. Irteera honen kostua 7 euro da eta, beti bezala, erreziboa bankutik pasatuko zaizue.

Ibiltzeko eta jolaserako arropa eta oinetako egokiak beharko dituzte zuen seme-alabek. Bestalde, hamaiketakoa, bazkaria eta ura eraman beharko dute (gogoratu, ikastolako piknika eskatu dutenei, bazkaria ikastolan banatuko diegula baina motxila etxetik ekarri beharko dutela).

Eskerrik asko!

LH 2ko tutoreak.