[ARGAZKI GALERIA] LH1: Kontzertu didaktikoa Musika Eskolan

Joan zen ostiralean, musika eskolara bisitan joan ginen, kontzertu didaktiko bat ikustera. Musika entzunaldi ederra izan genuen. Mozart eta obra klasikoetatik hasi, jazza gero, eta amaitzeko, misteriozko pelikuletako Henry Manciniren soinu banda.
Aktore eta musikari paregabeekin ederto pasatu genuen, barre eta dantza ugari eginez. Oso esperientzia polita izan zen.