Ikastolen VII. Batzarrerako ekarpenak planteatzeko bigarren bilera egin dugu

Ikastolen Elkarteak izan behar norabidearen inguruko bigarren bilera izan genuen asteartean. Bertan NORA GOAZ dokumentua aztertu zen. Txosten honek Ikastolen helburu eta estrategiak zehazten ditu, euskal hezkuntza sistema indartu eta euskal identitatea sustatzeko xedez.

Bertaratu ginenok ikastola eredua indartzeko eta eguneratzeko ekarpenak egin genituen Kurutziagatik beti ere gure komunitatearen parte hartze aktiboa bultzatuz ikastolon kolektiboan.

Landutako puntuak guztira zazpi izan ziren: 1. Ikastola-Eredua, 2. Ikastolen Elkartearen antolaketa, 3. Lurraldetasuna 4. Ikastolen Irisgarritasuna, 5. Pertsonak Erdigunean, 6. Hezkuntza-Proiektua eta 7. Euskara eta Euskal kultura. Denak puntu interesgarri bezain sakonak.

Bildutakook, esan bezala, gure ekarpen xumea egin genuen. Euskal izaeran oinarritutako hezkuntza ereduan sinisten dugu eta hobekuntza guztiak egiteko prest gaude, ikastolan proiektuan sinisten dugulako.

Adeitsu,