Familia ugarien deskontuaren inguruko informazioa

Kaixo familia,

Idatzi honen bitartez, Artezkaritza Batzordetik, familia ugarien inguruko deskontuen gaineko informazioa ematera gatozkizue.

Orain arte familia ugarientzako deskontua aplikatu izan dugu hiru ume dituzten familientzako. Kenkaria, hirugarren seme-alabaren gaineko ekarpenean %10eko deskontua izan da.

Konturatu gara ordea, familia ugariaren izaera zabalagoa dela, eta Ikastolak ez dituela hartu kontutan familia mota guztiak.

Gaia berriro aztertu eta honen gaineko araupide berria landu nahi izan da Artezkaritzatik. Hori dela eta, Foru Aldundiak familia ugaria izaera aitortuta duten familia mota guztientzako kuoten berrikusketa egin, eta murrizketa ezartzea erabaki du.

Kuoten murrizketa honako urrats hauei jarraituz aplikatuko da:

  • Artezkaritzak erabakitakoaren baitan, kenkaria aplikatuko da Foru Aldundiek aitortutako kopurua umeak ikastolan ikasten dauden bitartean. Hau da:
    • Kenkaria Bazkide ekarpenean %10a. Beti ere, seme-alabak ikastolan aktibo dauden bitartean.
    • Kenkari gehigarriak familia errentaren arabera…
  • Murrizketa horretarako hautagarria izateko, bere familiak Foru  Aldundiak familia ugaritzat aitortuta izan behar du. Horrek esan nahi du aitorpen ofizial hori lortzeko beharrezkoak diren baldintzak eta izapideak bete beharko dituztela helbide honetan: SAKATU HEMEN
  • Familia ugariaren aitorpena lortu ondoren, mesedez, eraman ikastolara dokumentazioaren kopia bat.
  • Dokumentazio egokia jaso eta hurrengo hilabetetik aurrera, dagokion kuoten murrizketa aplikatuko da.

Orain arte kenkaria jaso duzuen familia ugariek ez duzue ezer egin beharko.

Familia ugaritzat hartzeko prozesuari buruzko galderarik baduzue edo orientazioa behar baduzue, jar zaitezte harremanetan idazkaritzan.

Agur bero bat,

Artezkaritza