Kaixo, familia hori:
Kurutziaga ikastolan hurrengo formakuntza saioa antolatu dugu guraso eta irakasleentzako (edozein adinetako umeak dituzten familientzako egokia):
Gaia: Arauak eta mugak haurrekin
Eguna: azaroak 8, eguaztena
Edukia: Haurraren agresibitatea zelan ulertu eta lagundu, irakaslearen eta gurasoaren begirada arazoaren aurrean eta mugak zeintzuk izan behar diren azalduko dizkigu.
Hizlaria: Ianire Jayo, psikomotrizista-terapeuta
Ordua: 16:45
Iraupena: ordu eta erdi
Lekua: HH 5 urtekoen plazan
Hizkuntza: euskara
Interesa izanez gero eman izena hurrengo galdetegian azaroaren 6a baino lehen.