Jare, Inar eta Lea urduri zeuden txupina jaurtitzeko. jendetza batu zen Ezkurdi plazan Patxikotxugaz batera udaletxera iristeko. Erraldoiak, buruhandiak, txistulariak… ederto lagunduta joan ginen denok. Eta Kurutziagako ikasleak protagonistak: Txistua jotzen, ohorezko aurreskuan, eta, aurten, udaletxeko balkoian ere bai.
Ozen aldarrikatu genuen euskaraz bizi gura dugula Durangon eta Euskal Herrian, 55 urte daramatzagu aldarrikapen hori egiten. Ingurukoak errespetatuz, bizikidetza osasuntsu bat sustatuz.
Gora Patxikotxu, gora Pantxike! Gora Durangoko umeak eta gora Kurutziaga Ikastola!