Kaixo familia:
Irailaren 21ean, Lagara joango gara surf saio bat egitera.
Eraman beharrekoa:
● Bainu jantzia
● Toalla
● Eguzki-krema
● Txankletak (hondartzarako beharrezkoak)
● Hamaiketakoa eta bazkaria
Ikastolako arauei jarraituz mugikorrik ezingo da eraman irteerara.
Bazkaltzeko jantokiko piknika behar duten ikasleek, irakasleak gelan galdetzen duenean jakinarazi beharko dute.
- Irteera: 8:30ean Ikastolan
- Itzulera: 16:30ean Ikastolara
Irteera honen kostua 13€ da eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.
Gorputz Hezkuntzako irakasleak