Ikasturtea behar bezela hasteko, bihar, irailaren 8an, Tabirako igerilekura irteera egingo dugu DBH2kook.
Goizean ikastolatik irten eta Tabiraruntz abiatuko gara, bertan goiza pasatu eta ohiko irteera ordurako (14:45) ikastolan bueltan izango gara.
Ikasleek jantokian bazkaltzeko aukera izango dute.
Ekarri beharrekoa:
- Igerilekurako gauzak: Bainujantzia, toaila, txankletak, eguzkitako krema…
- Igerilekurako Gorroa derrigorrezkoa da, beraz, eraman bestela 2€ gehigarri ordaindu beharko dira.
- Hamarretakoa.
- Piszinako karneta izan ezkero eraman, bestela 4€ eraman beharko dira sarrera ordaintzeko.