DBH 3: mendira txangoa

DBH3 mailakook bihar Durangaldetik mendiko txango zirkular bat egingo dugu. Aramotz auzoko parkean bukatuko dugu eta ikasleek freskatzeko aukera izango dute. Hamarretakoa, ura eta bainujantzia eramatea gomendagarria da. Ordutegia betikoa izango da, 8:45ean gelan egon behar dute ikasleek. Gogoratu jantokian jateko aukera egongo dela.