Ikastolen Elkarteak lanpostu bat du zabalik, Jokogintza proiekturako dinamizatzailearena hain zuzen ere. Hona hemen beharrezko datu guztiak:
- Epea: 2023-06-26ra arte
Eskakizunak:
- Haur hezkuntzako, Lehen hezkuntzako edo/eta Pedagogia gradua.
- Euskarazko goi mailako gaitasuna izatea, ahoz zein idatziz. C1 titulua.
- Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea, ahoz zein idatziz. Gutxienez B1.
KONTUAN HARTUKO DIRA
- Koordinazio eta kudeaketarako gaitasuna izatea
- Jolasa eta haurraren garapenaren ezagutza izatea / Heziketan eta euskalduntzearen prozesuan jolasak duen garrantziaren ezagutza /
- Jokogintzaren merkatuaren ezagutza eta lan esperientzia izatea / Jokogintzaren esparru anitzetan esperientzia izatea / Ikastolen Elkartean jokogintza egitasmoaren ibilbidearen ezagutza
Kontratuaren iraupena: Urte bateko kontratua, behin betikotzeko aukerarekin.
Lanaldia: %50eko lanaldia (zati bat telelanean egiteko aukera)
Nora bidali: ehi@ikastola.eus (erreferentzia JOKOGINTZA)