Ekainaren 10ean Sorionekuak egitasmoak mobilizazioa deitu zuen Nafarroan euskararen egoera salatzeko eta euskara bertakoa eta guztiona dela aldarrikatzeko. Hori dela eta, joan zen barikuan Kurutziagako LH eta HH-ko ikasleek euskara indartzeko gure aletxoa jarri genuen “esku bat” abestiaren dantza eginez eta “euskara guztiona, euskarari mugarik ez” lemapean!