Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eskoletako espazioei buruz egindako zenbait azterlanek ondorioztatu dute genero adierazlea erabakigarria dela. Garbi gelditu da jolastokian eta jolasteko eremuetan espazioaren banaketa sexista dela oraindik ere. Jolasen hierarkiagatik, nesken eta mutilen jokabideengatik edo jolastokiaren espazioa antolatu gabe egoteagatik, mutilak erdialdean kokatzen dira eta neskak bazterretan.
Kurutziaga Ikastolako hezkuntz proiektuan zera dago jasota:
“Kurutziaga Ikastolak jolastokian benetako aukera berdintasuna gauzatzeko bidean, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun iraunkorra sustatzeko konpromisoa hartu du; horrenbestez, hezkuntza ez-sexistaren aldeko hautua egiten du, eta curriculum guztietan zein curriculumetik kanpoko arloetan genero-ikuspegia txertatzeko hautua egiten du.”
Duela 6 urte, ikastolak kanpo-espazioa eraldatzeko konpromisoa hartu zuen. Benetako kanpo-espazio hezkidetzale baten aldeko hautua egin zuen. Baina, aldaketa horrek erabileran eraginik izan duen aztertu nahi dugu. Eta horregatik, Kurutziaga ikastolako hezkidetza taldeak ikastolako kanpo-espazioaren erabileraren inguruko diagnosia egingo du ikasleekin, familiekin eta irakasleekin. Egungo erabilera aztertu eta aurrerantzean egin beharreko aldaketak detektatu nahi ditu. Zure ekarpena garrantzitsua da.
Galdetegia betetzeko epea: maiatzak 31.
BETE GALDETEGIA