Pasa den martxoaren 27an, astelehena, DBH4ko ikasleek Durango Gerra Zibilaren garaiko begiradapetik ezagutzeko aukera izan zuten. Gerediaga Elkarteko gida bategaz, Durangoko puntu aipagarriak bisitatu eta horien inguruko informazioa jaso zuten. Besteak beste, Andra Mariko Eliza, Udaletxea, emakumeen kartzela edota San Agustin museotik pasa ziren, faxistek eginiko sarraskien kausak eta ondorioak ezagutuz.
Honegaz lotuta, aurreko asteko eguaztenean, Udaberririk Ankerrena Durangoko bonbardaketan oinarrituta dagoen komikiaren aurkezpenera joan ziren, Unai Iturriaga eta Alex Sanviren ahotik gertakariaren berri jasotzeko.