Otsailaren 13an zabaldu zen matrikulazio epea hezkuntzan. Otsailaren 24ra bitarte, bihar arte alegia, egongo da matrikulatzeko aukera. Ordutik bisita ugari izan ditugu, Ateak Zabalik jardunaldiak ere balio izan zien hainbati gugana etortzeko argudioak pilatzeko. Izan ere, ikastolak aspaldi hasitako eraldaketaren bidea, egindako eraikinak, obrak eta espazioen hobekuntzak atzetik dakarren lan eta hausnarketa prozesua, ez dira estetika eta hobekuntza fisiko soil bat, ezta zaharkituta dagoena konpondu eta berritzea bakarrik ere, harago doa. Eraldaketak hezkuntza proiektuaren garapen bateratuari erantzuten dio, etapa guztietan hari mutur asko dituen aldaketa prozesu sakona da gurea. Oinarri metodologikoak, curriculum eta baliabide materialak, antolaketa eta zerbitzuak…
Zatoz Kurutziaga Ikastolara!
Bizitza bizitzeko, Bizitzeko hezi!