Badator Gau Beltza: Beldurrak Piztu, Iluntasuna Bizi!

Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu desberdinak egin izan dira Europa osoan. Baita Euskal Herrian ere. Urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena… barrura begirako ariketan jartzen gaitu urtaro honek. Aldi berean, iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkar beldurtzeko jolasean aritzeko parada eman ohi digu.

Erritual ugari mantendu dituen herria da gurea. Baina beste asko urteetan zehar galtzen joan dira, egiten zirenaren ezagutza ere ia galtzeraino. Horietako batzuk berreskuratu eta berriak sortzeko ahaleginean, herriz herri hasiak dira berriz ere udazkeneko egun ilunetako jaiak antolatzen: kalabazak hustu, trapu zaharrekin aurpegia estali, beldurra eragin… Itzalitako kalabazen berpiztea (2018) lan etnografikoan, urriaren 31 iluntzean egiten diren ospakizun berriak aztertu eta jaso dituzte Jaime Altuna eta Josu Ozaita antropologoek. Ikerketak erakusten duen bezala, Gau Beltza bertako ikuspegitik antolatzen hasiak dira jada herri batzuetan. Durango da herri horietako bat. Antzinakoak kontuan hartuta, guretik gura dugu Gau Beltza ospatu, gaur egungo ikuspegitik ematen dizkigun aukerak eta erakargarritasuna baliatuta.

Berbaro euskara elkartea da Durangoko Gau Beltza antolatzen duena. Aurten hitzaldi bat eman dute jaiaren inguruan, eta datorren urterako indarrak hartuko dituzte. Bien bitartean, etxeetik kalera eroan dezakegu ospakizun honen izpiritu gaurkotua, kalabaza freskoak ongi prestatuta… eta batez ere gozatzeko gogoz. Gau Beltzak ilusioz igaro daitezkeenaren adibide.

IRAKURRI GAU BELTZAREN INFORMAZIOA OSORIK