Errigorak “Euskarari puzka” kanpaina abiatuko du urriaren 22an

Badator Errigoraren udazkeneko kanpaina. Uda gogor baten ostean, eta energia krisi baten olatuan, Nafarroa hegoaldeko nekazariak lan eta lan aritu dira aurtengo eskaintza interesezkoa izateko, jenderantzat erakargarria izan dadin.

Urriaren 22an ekingo dio “Euskarari Puzka” kanpainari, hiru otzara posiblegaz: BELTZA, BERDEA eta ZURIA. Prezioak iazko antzekoak izango dira: 55€, 65€ eta 75€, hurrenez hurren.

Dakizuen legez, Kurutziaga Ikastola otzarak batzeko puntua izaten da, eta aurten ere horrela izango da. Eskariak egiteko epea urriaren 22an zabalduko da, idazkaritzan eskaria eskuz egiteko aukera izango duzue.

Batu zaitezte kanpainara!