Eguzki plakak jarriko ditugu Ikastolako teilatuan, energia propioa sortzeko asmoz

Kurutziaga Ikastolan eguzki plakak izango ditugu datorren ikasturtetik aurrera. Artezkaritzaren azken bileran eguzki plakak instalatzeko erabakia hartu zen. Inbertsioa aurtengo udan egingo da, eta momentu honetan aurrerapausoak ematen ari gara. Uztailean obra gauzatuko dugu datorren ikasturtetik aurrera plakekin autokontsumoa martxan jartzeko.

Inbertsioa Goiener erakundeagaz egingo dugu. Inbertsio honen ondorioa da energia guk sortuko dugula. Zer dakar horrek? Energien garestitzeak eta mundu mailan dagoen eskasiak direla medio, geure alea jartzea da hein batean. Horrez gain, ikastola Goienerreko bazkide izanik, berton bertokoarekiko jarraipena izango genuke eta gainera ekonomikoki ere oso positiboa izango da.