Jaialdia

Kaixo, familia:

 

Aurtengoan ere JAIALDIA izango dugu barikuan, ekainaren 17an. Ezin dugu ukatu gogotsu gaudela zuek guztiak ikusi eta  jaialdiaz gozatzeko.

 

Jaialdirako prestatzeko, HHko eta LHko ikasleak 17:00etan gelan egon beharko dute.

 

Hona hemen egitaraua:

  • 17:30ean Jaialdia (dantzak, kantak,….)
  • Jaialdiaren ondoren taberna irekiko da eta trikitilariek girotuko dute arratsaldea. Tabernan bokata, pintxo eta errazioak izango dira salgai.
  • 20:30ean DJarekin dantzaldia ume, gazte eta gurasoentzako.

Datorren barikua iristeko irrikitan gaude! Eta zu? Zatoz ikastolaren jai handira eta gozatu arratsaldeaz!