Auzolana

Auzolana  auzotar, herritar eta komunitateko kideen  artean lankidetzan gauzatzen den ekimena izanik, harremana eta elkarlana elkartzen dituen jarduera lez ulertzen dugu. Kurutziaga Ikastolak, hezkuntza komunitate gisa eta kooperatiba izaerari jarraiki, guztion (familia, ikasle, langile,…) parte hartzea bermatuko duen erronka berri honi heldu nahi dio.   Zeharo konbentzituta gaude era honetako ekimenak gure hezkuntza proiektuaren garapen eta premiei erantzuteko aukera paregabea direla, baina baita komunitateko kide gisa guztiok aberasten gaituztela.

Auzolanak eta herrigintzak berebiziko garrantzia dute gure hezkuntza eredu eta garapenean. Gure ikastolaren ezaugarri bihurtu nahi dugu, denon artean gure proiektuari bultzada eman eta elkarrekin arituz. Egungo zein etorkizuneko garapen eta premiei erantzungo dien partaidetza eredua eraikiz.

Oraingoan kanpo espazioaren proiektuari eman nahi diogu bultzada aspaldian hasitako ekimenari jarraipena emanez. Horrela gonbidapena luzatzen dizuegu, hilaren, 27 eta 28an kanpo espazioko garbiketa, pintaketa eta konponketa lanetan parte hartzeko.

Animatu eta eman izena galdetegi honetan maiatzaren 22a baino lehen:

AUZOLANEAN IZENA EMATEKO GALDETEGIA