Pasa den asteartean Legazpiko Mirandaola burdinola ikustera joan ginen teknologia arlotik.
3. unitate honetan lantzen ari garen Burdin Kultura Euskal Herrian gaiaren barruan egindako irteera izan da. Bertan, Burdinolaren nondik norakoak aztertu genituen eta burdinola bera martxan ikusteko aukera ere izan genuen.
Bisita Legazpin bertan dagoen aintzinako ikasgela bategaz eta Txillidaren tailerragaz osatu genuen.
Orain gaia lantzen jarraituko dugu eta azken helburua, burdinola baten maketa bat egitea izango da. Iturri azpian ipini eta ea mekanismoa martxan jartzea lortzen dugun.
Bisita gomendagarria asteburuan familian egiteko; ingurunea ere, Aizkorripean, zoragarria da.