‘Bihar’ prozesuari buruzko galdetegia betetzeko azken eguna, apirilaren 8a

Kaixo, familia:

Bihar prozesua, Euskal Herriko ikastolok, 2021eko otsailaren 25ean aurkeztu genuen proposamena da. Proposamenaz gain, gogoeta prozesua ere bada, gure oinarrietan sakontzeko eta datozen urteetan Ikastolok euskal gizarteari egingo diogun ekarpena zehazteko erabiliko duguna.

Proposamen horrek, gure ustez, Euskal Hezkuntza Sistemak behar dituen ezaugarriak barnebiltzen ditu. Beraz, ezaugarri horien inguruan gogoetatu, osatu eta horiek praktikara eramateko gure estrategia zein izan behar den erabakiko dugu prozesu honetan zehar.

Parte-hartzeko modua honako galdetegia betetzea izango da, eta ez diozue denbora gehiegi eskaini beharko.

Galdetegi hau edozein euskarritatik bete ahal izango duzue: mugikorra, tableta edota ordenagailutik. Gogoratu, zure parte-hartzea ezinbestekoa ikusten dugula. Bihar, apirilaren 8a, azken eguna da galdetegia betetzeko.

Jaso eskerrak aldez aurretik.

Adeitasunez,

Ikastolen Elkarteko Artezkaritza kontseilua