Pasa zen ostiralean, DBH 1.mailakoak Mugarra bidean dagoen Landa Ederrara joan ginen, goiz pasa. Eguna behelainoz josita esnatu zen arren, guk mendian gora egin ahala, behelainoa ere desagertzen joan zen eta eguzki izpiek momentu ikusgarriak oparitu zizkiguten.
Ibilbide politaren ostean, Landa Ederran hamaiketakoa jan eta “zapitxoa” jolasean aritu ginen gelen arteko lehia bizian, betiere jolasa lehiaren gainetik jarrita. Hau bai hau ikasturte berria gogotsu hasteko modua!