LH: Ikasturte bukaerako jaialdia

Kaixo, familia:

Ikasturte bukaera ate-joka dugu eta aurtengoan ere ezin dugunez gure ikastolan ohikoa den jaialdia ospatu, gure ikasleei aukera eman nahi izan diegu ikasturteari girorik atseginenean eta jostagarrienean agur esateko. Horretarako, biharko goiza hainbat jolasetan arituko dira Lehen Hezkuntzako ikasleak.

Kanpo-espazioa sei gunetan banatu dugu eta maila bakoitza arduratu da gune bakoitzerako jolasak antolatzeaz. Mailaka, txandaka igaroko dira sei guneetatik eta era guztietako jolasak aurkituko dituzte: oreka-jolasak, patata-dantza, punteria-jolasak, mahai-jolasak, soka-saltoa, oztopo-lasterketa, yoga for kids, gorputz perkusioa, arku-tiroa, malabareak, fotokola…

Goiza ahalik eta erosoen igarotzeko, komenigarria izango da ikasleak arropa eta oinetako erosoak jantzita etortzea. Eta, nola ez! Datozela denak goiz eder eta dibertigarria pasatzeko gogoz!