Kaixo, familia:
2012 urtean jaiotako ikasleak 2021-2022 ikasturtean Eskola kirolaren barruan kirola aukeratu eta praktikatzen hasteko aukera dute.
Horretarako, hemen aurkezten dizuegu Kurutziaga ikastolaren kirol eskaintza:
TALDE KIROLAK:
-
Eskubaloia:
- 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
- Entrenamenduak astearte eta ostegunak, 18’00-19’00.
- Durangoko Ibaizabal Eskubaloi Klubeko entrenatzaileak izango dira gurekin.
- Matrikula Alexia bidez.
-
Futbola:
- Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
- Entrenamenduak asteazken eta ostiralak 17’00-18’15 Ikastolan.
- LH5 eta LH6. mailetan Tabiran izango dira entrenamendu saioak.
- Matrikula Alexia bidez.
-
Saskibaloia:
- Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
- Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiralak. 17’00-18’00.
- Hasieran 3×3 jokatuko dute eta gabonetako opor ostean, 5×5.
- Matrikula Alexia bidez.
BANAKAKO KIROLAK:
- Xakea (izena emateko bete galdetegi hau: XAKEAN IZENA EMATEKO GALDETEGIA
- Atletismoa (asteko bost egunetan aurkeran, 17:00-18:00). Izena-ematea Durango Atletismo Klubean egingo da zuzenean.
- Pilota (ordutegia egokituko da talde kirolekin bateragarri egiteko). Izen-ematea Durango Pilota Klubean egingo da zuzenean.
Edozein zalantza argitzeko idatzi uzamalloa@kurutziagaikastola.eus helbidera.
MATRIKULA (talde kiroletan)
Epea: maiatzaren 27tik ekainaren 8ra
Nola: Alexia plataforman (APPak ez du aukera hau eskaintzen)
Bideo honetan dituzue jarraibideak ikusgai:
KIROL EKIPAIAK
Ekipaien eskaera eta erosketa Eskola Kirola martxan hastea bermatuta dagoenean zabalduko dugu.
KIROL BATZORDEA