TANTA ekimenaren txartela

Kaixo, familia:

Aste honetan Tanta ekimenaren txartela jaso duzue eposta bidez.

Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, ikastolok Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikaritzen dena. Orain arte IBILALDIAren aldeko ekimenean kotxearen zozketan parte hartzen bagenuen, orain, ekimen hau Euskal Herriko ekimen bakarrean kokatu da, eta kotxearen zozketa, 60.000 euroko zozketa batez ordezkatu da.

Ikastoletako familiek bost euroko ekarpena egingo diote Euskal Herriko ikastolen proiektuari, TANTA txartel bakoitzeko. Ekarpen horri esker, ikastolok gure proiektua aurrera ateratzeko bultzada ekonomikoa jasotzen dugu. Euskal Herriko Ikastolen parte den neurrian, Kurutziagak Ikastolak ere, ekimen horretan parte hartzen du. Horregatik jaso duzue txartel hori.

Elkartasun adierazpen horrek badu bere saria ere:  TANTA txartelarekin 60.000 euroko zozketa batean parte hartuko dugu guztiok.