Gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin ekin diote ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketari. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, apirilaren 30a arteko epea izango dute lanak aurkezteko; berauek bakarka edo taldean egin daitezke (informazio gehiago hemen)
Komiki lehiaketaren lehen edizio honetako gaia Amaiurko gazteluaren setioa izango da. Amaiurko gazteluaren setioa 1522ko uztailaren 15etik 19ra bitarte egin zuten Gaztela eta Aragoiko armadek. Setioa nabarmena izan zen, bertan bukatu zelako Henrike II.a Nafarroakoaren aldekoek egindako hirugarren saiakera, Erresuma berreskuratzeko 1512ko konkista eta gero.