LIBURU GOMENDAGARRIA – Adimen emozionala. Beldurra –
Asko dira gaur egun euskarazko Haur Literaturak umeentzako eskaintzen dizkigun aukera onak.
Ipuinek, umeen mundua zabaltzeaz gain, beren barne mundua kokatzen eta azken finean, hazten, laguntzen diete. Eta guzti hori, gozamenaz eta helduarenganako loturaz lagundurik.
Guk, beldurra eta babesaren gaiarekin ari garelarik, ipuin bat gomendatu nahi dizuegu oraingo honetan, zuen seme-alabek ikastolan ezagutu dutena: “Amets Gaitzo nire armairuan”, Mercer Mayerrna (Edit.: Pamiela-Kalandraka)
Beste hainbaten artean, liburu gomendagarrietariko bat da. Baliagarri suerta dakizuekeela uste dugulako eta, gurekin batera, zuen seme-alabekin ipuinen mundura animatzea gogoko dugulako.