HH 0 urte: baliabide proposamenak

Familia agurgarriak:

Eskola-jarduera presentzialean suertatu den etenaldia ikusirik, Haur Hezkuntzako irakasleok zuen seme-alabekin etxean egin ahal izateko baliabide ezberdinen proposamenak luzatu nahi dizkizuegu.

Jarraian azaltzen dena lagungarria izango zaizuelakoan gaude, baina gogoratu proposamenak besterik ez direla eta ez derrigorrez egin beharrekoak. Jolasean oinarritutako jarduera hauek gozatzeko dira, horrela bakarrik beteko lukete beraien helburua. Etxe bakoitzaren errealitate, baliabideak eta egoerak kontutan hartuz luzatzen dizuegun proposamen malgua da gurea.

  1. ESPERIMENTAZIOA:

  • ALTXORRAREN SASKIA:

Altxor saski hauetan, etxean izan dezakegun material ezberdina sartuko dugu, izan daiteke, egurrezko materiala, metalezkoa, testura ezberdinetako telak… Hauek haurrari eskainiko dizkiogu eta honek esplora dezan utziko diogu. Behin barruan dagoen materiala ezaguna zaionean, hauek aldatzen joan gaitezke, berari gustatzen zaizkionak eta hainbeste hartzen ez dituenak kontuan izanik.

PROPOSAMEN HONEN HELBURUA: Altxorren otzara esperimentazio eta esplorazio jolasa da. Haurrak era autonomoan zentzumen ezberdinak erabiliz gauza edo objektuek dituzten ezaugarri ezberdinez jabetzea du helburu.

 

  • BELKROA:

Bigarren proposamen honetarako ere, etxean izan ditzakegun pote ezberdinen tapak erabiliko ditugu.

  1. Lehenengo argazkian ikusi bezala, tapei belkro zatitxo bat jarriko diegu eta haurrei, jada bi tapak elkartuta eskainiko dizkiogu, honela beraiek askatzera, berriro elkartzera… jolas dezaten.
  2. Bigarren adibidea antzerakoa izango da, vaina tapak elkartu beharrean, horman (edo lurrean) belkro zatiekin tapak jarriko ditugu, beraiek askatzeko.

PROPOSAMEN HONEN HELBURUA: Proposamen honen helburu nagusietako bat psikomotrizitate fina lantzea izango da, tapak beraien hatzekin askatu eta berriro elkartzean hau lantzen ariko direlako.

 

  1. ABESTIAK:
  • Eragiozu esku horri:

 

  • Ku ku bi esku ditugu:

 HH 0 urteko irakasleak.