Bizkaiko eskolarteko bertsolari txapelketa Kurutziagan

Atzo (asteazkena) Kurutziaga ikastolan ospatu zen Bizkaiko eskolarteko bertsolari txapelketaren bigarren kanporaketa. Parte hartzaileak: Jokin Ansotegi, Ismael Aomar, Sara Asenjo, Bittor Altube, Irune Basagoiti, Araitz Katarain, Eider Gallastegi eta Ander Sarriugarte Kurutziagako ikaslea izan ziren. Bittor Altube abadiñarrak lortu zuen lehenengo postua eta, ondorioz, maiatzaren 25ean Abadiñoko probalekuan jokatuko den finalerako txartela. Ander Sarriugartek ere aukerak ditu oraindik final horretan aritzeko.