Asteartean Bilbon izan ginen ikus-entzunezko hezkuntzakoak, EITB-ren egoitzan, hain zuzen ere. Miren Lopez ikastolako guraso eta EITB-ko errealizadoreak gidatu zuen bisita. Bestalde, esplotazio saileko ingeniari buru den Roberto Gogeaskoetxearen azalpenak entzuteko aukera ere eduki genuen. Bisita zinez interesgarria. Mila esker Miren eta Roberto!
![](https://kurutziagaikastola.eus/wp-content/uploads/2018/12/IKUSENTZUN-ETB-NABARMENDUA-882x600.jpg)